XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTAROA

Ezkongabeak eta Erlijio Elkarteak

Ez da gogoratzen gazteria edo ezkongabeen elkarterik zegoenik. Baina gazteei zuzendutako kongregazio erlijiosoak egon izan dira. Tarsiciosak jaunartze handia egin ondoren, 13 eta 16 urte bitarteko gaztetxoak batzen zituen elkartea izan zen. Zaintzaileak zituzten eta horietako bakoitza Tarsicio elgoibartarren kuota hartzeaz arduratzen zen bakoitzak kale batean bete behar izaten zuelarik lan hori.

Zaintzaileak hilean larunbat batean elkartzen ziren apaizarekin, kontuak egin eta erlijio eta gizarte arazoen gainean hitz egiteko. Futbol eta pilota txapelketak antolatzen zituzten. Horrela hurrengo egunean Tarsicio guztiak mezatara joaten ziren, bukatzean ilaratan jarri eleizaren aurreko aldean eta erdiko pasabidea egin, apaizak zuzentzen zituen otoitz bereziak eta konpromezuzko botoak egiteko.

Ospakizunak ordu erdi bat irauten zuen. Taldea desagertu egin zen berriz ere hirurogeigarren hamarkada aldera hasteko eta berriz desagertzeko ondoren.

Ezkontzean uzten zen Los Luisesetakoa izaten. Elkarte honek parrokian bertan zegoen liburutegia zuen. Hilabetean behin elkartu eta eukaristia egiten zuten parrokian bertan.

Elgoibarko neskarik gehienak Hijas de Maria kongregaziokoak ziren. Hilean behin meza berezi bat ematen zuten goizeko zazpiak eta erdietan, eta ondorengo honen antzeko abesti bereziak kantatzen zituzten.